Lau lurrunezko tren izango dira martxan maiatzaren 1etik 4ra bitartean

Uztarria.eus 2014ko api. 29a, 14:04

Maiatzaren 1ean, 3an eta 4an izango dira martxan, eta Azpeitia eta Lasao arteko ibilbidea egingo dute. Burdinbidearen Euskal Museoa ere zabalik izango da.

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko lau tren jarriko ditu martxan, maiatzaren 1etik 4ra bitartean. Tren horiek Azpeitia eta Lasao arteko ibilbidea egingo dute. Ostegunean, maiatzak 1, 12:30ean egingo du itzulia. Larunbatean, berriz, 12:30ean eta 18:00etan aterako da museotik, eta igandean, maiatzak 4, 12:30ean izango da irteera.

Dagoeneko hasi du lurrun trenak denboraldi erregularra, eta martxan izango da azaroaren 2ra arte. Larunbatetan 12:30ean eta 18:00etan, eta igande eta jaiegunetan 12:30ean.

Burdinbidearen Euskal Museoa, berriz, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era izango da zabalik asteartetik zapatura bitartean, eta igande eta jaiegunetan 10:30etik 14:00etara zabalduko ditu ateak.

Lurrun treneko bisitari kopurua %26,1 hazi zen Aste Santuan.