Aitzol Atutxak eta Ugaitz Mugertzak irabazi dute Binakako Aizkora Txapelketa

Uztarria.eus 2014ko mar. 31a, 12:58

Aitzol Atutxa II.a dinamarra eta Ugaitz Mugertza mutrikuarra nagusitu ziren atzo, igandea, Izarraitz pilotalekuan jokatu zen Binako Aizkora Txapelketako finalean. Donato Larretxea berarra eta Felix Etxeberria zigarra gainditu zituzten, eta urrezko mailako finala irabazi zuten Atutxak eta Mugertzak.

Gazteen mailan, berriz, Julen Larrea III.ak eta Ioritz Zelai III.ak irabazi zuten finala, Oier Kañamares IV.a eta Joxean Etxeberria II.ren kontra.

Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia bertsolariak kantuan aritu ziren bi finalen artean. Azpeitiko Udalak eta ETBk babestutako finala izan zen atzokoa.