Azpeitiko, Zarauzko eta Beasaingo EAJko zinegotziek Hondakinen Egitasmoa betetzeko eta zabortegiak aurten ixteko eskatu dute

Goierriko Hitza 2014ko mar. 21a, 18:18
Aldasoro, Arana eta Gorrotategi Donostian, GBBren egoitzan. (EAJ)

"Aldundiaren Honakinen Egitasmoak jasotzen zuena betetzeko eta zabortegiak aurten ixtearen konpromisoarekin betetzeko" eskatu diete Bilduko arduradunei, Gipuzkoa Buru Batzarren egoitzan, Donostian, egin duten agerraldian.

Azpeitiko, Zarauzko eta Beasaingo EAJko zinegotziek (Aitor Gorrotxategi, Aitor Aldasoro eta Jesus Arana, hurrenez hurren) "Aldundiaren Honakinen Egitasmoak jasotzen zuena betetzeko eta zabortegiak aurten ixtearen konpromisoarekin betetzeko" eskatu diete Bilduko arduradunei, Gipuzkoa Buru Batzarren egoitzan, Donostian, egin duten agerraldian.

"Bilduk, berriro ere, ez ditu bere egitasmo eta epeak bete". "Onartu eta bi urte beranduago, Hondakinen Egitasmoak jasotzen duen azpiegitura bat bera ere ez dago martxan, eta Lapatx eta Sasieta zabortegien itxiera ez da 2015 arte gertatuko; eta hori egoerarik onenean, badaezpada esan baitute, Sasietak beste bost urtetarako ahalmena duela". "Itxiera horiek hauteskunde agindu hutsean geratuko diren susmoa dugu, hori betetzea, 2015eko Udal eta Foru hauteskundeen emaitzen arabera ateratzen den gobernuaren eskuetan geratuko baita" iragarri dute. "Horri, hau da, kudeaketan inprobisatzeari eta eduki gabeko iragarpenak egiteari, kea saltzea esaten zaio", gaineratu dute.

"Dagoeneko, ez gara Bildurekin fidatzen" adierazi dute. "Gipuzkoak, hondakinen tratamendurako azpiegiturarik gabe jarraitzen du eta luzaroan horrela jarraituko du; ondorioz, ezker abertzaleak, Azpeitiak eta Beasainek, egun lurraldeak sortzen dituen 200.000 hondakin tona baino gehiago gure bailaran lurperatu ditzagun eta, zabor kamioien aurrera atzerako mugimenduak, denbora mugagabean jasaten jarrai dezagun nahi du" erantsi dute.

Albistea osorik Goierriko Hitza-ren webgunean.