Ostegun Gizeneko festa San Martin egoitzan

Uztarria.eus 2014ko ots. 28a, 19:21

Ohitura onei eustea komeni da, eta horixe erakusten dute urtero San Martin egoitzako egoiliar, langile eta lagunek urte sasoi honetan. Karnabalak iristen direnean, Azpeitian ez da festak ospatzen goiztiarragorik, San Martingoak baino. Izan ere, Ostegun Gizena da festa egun bereziena herriko zaharren egoitzan, eta aurten ere hala izan da. Argazkiotan ikusten denez, Reala izan dute aurten mozorro-gai nagusia. (Argazkiak: San Martin egoitza)