Amaitzear da Bertikalean izena emateko epea

Uztarria.eus 2014ko ots. 28a, 09:16
Iazko zuzenien lasterketako irudia. (Nerea Uranga)

Martxoaren 9an izango da VI. Izarraizko Igoera Bertikala, eta izena kirolprobak.com atarian eman daiteke.

Lagun Onak Mendi Bazkunak martxoaren 9rako, igandea, antolatu duen Izarraizko VI. Igoera Bertikalean parte hartu nahi dutenek azken egunak dituzte izena emateko, kirolprobak.com atarian.

Martxoaren 5a baino lehen Bertikalerako eta maiatzaren 11rako X. Izarraitz Mendi Lasterketan izena ematen dutenentzat, merkeagoa izango da izen-ematea: 20 euro txip horia eta 24 euro txip urdina.

Informazio gehiago hemen.