Jagoba Beobide: "Talde ona dugula uste dut, nahiz eta emaitzek hori ez erakutsi"

Uztarria.eus 2014ko ots. 27a, 19:15
Jagoba Beobide, elkarrizketa digitaleko galderei erantzuten.

Alaveseko azpeitiar futbolaria Uztarrian izan da gaur, osteguna, erabiltzaileek elkarrizketa digitalerako bidali dizkioten galderak erantzunez. Elkarrizketa osorik irakur daiteke hemen.

Aurreko denboraldian 2. B mailatik igotzea lortu ondoren, 2. A mailako estreinaldia ez dihoa samurra, oraingoz, Alavesentzat, baina Jagoba Beobidek badu sailkapenaren behekaldea utziko dutenaren esperantza. Sailkapenari dagokionez estututa ibili arren, "oso gustura" dabil azpeitiarra Gasteiz aldean.

Uztarrian izan da gaur arratsaldean Beobide, erabiltzaileek elkarrizketa digitalerako bidali dizkioten galderak erantzunez. Alavesen zaleentzat hitz onak izan ditu, eta taldeak emaitzek diotena baino gehiago balio duela sinetsita dago: "Talde ona dugula uste dut, nahiz eta emaitzek hori ez erakutsi". Lehen Mailan jokatzeari ez lioke inolaz muzin egingo, baita Athleticen balitz ere, eta urte batzuk barru Lagun Onakera itzultzearen ideia ere gustuko du.

Elkarrizketa osorik irakur daiteke hemen.