2014ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak badu kartela

Uztarria.eus | Kirolak
2014ko ots. 27a, 17:07

Diego Garciaren oroimenezko XXI. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak badu irudi ofiziala. Felix Sanchezek sortutako kartelak (argazkikoa) datorren martxoaren 22an egingo den lasterketa egiten lagundu duten enpresa, erakunde eta abarren irudiekin osatuta dago, antolatzaileek nabarmendu duten bezala. "Martxoaren 22an egingo diren lasterketak osasuntsu mantentzen dira, guzti hauen laguntzari esker. Une zail hauetan, lasterketaren izaera mantendu nahi dugu inoiz baina gehiago, gure sortzailearen izaera jarraituz, berari beti merezi duen omenaldia egiteko. Guztiok gonbidatuta zaudete, martxoaren 22an, Diegorekin dugun hitzordura", esan dute, kartelaren berri ematean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu