Axolagabekeriaren lekukotza

Uztarria.eus 2014ko ots. 13a, 19:50

Herritar baten kexua jarraituta ateratakoak dira honako argazkiak. Ehorztetxearen parean, ibai aldeko espaloian, metro gutxian txakur kaka mordoska zegoen gaur, osteguna, espaloian dauden zuhaixken ondoetan barreiatuta. Tankerako irudiak behin baino gehiagotan argitaratu ditu Uztarriak, aldizkarian zein webean, zenbait txakur jaberen axolagabekeriaren lelukotza gisa. Ez litzateke seinale txarra hauek azkenak izatea.