Semaforodun zebrabidea, erabilgarri

Uztarria.eus 2014ko ots. 3a, 18:19

Loiolako etorbideko oinezkoentzako pasabide berria martxan da dagoeneko. Semaforodun zebrabideak Etxebeltz Izarrako eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko guneak lotzen ditu eta Etxebeltz eta Olatzerako bidegurutzeko biribilgunearen ondoan jarri dute (argazkian). Pasabidea jartzeko lanak urtarrilean hasi zituzten. Zebrabidea dagoeneko erabilgarri dagoen arren, obra horien barruan egiten ari diren Jesus eta Maria aldeko espaloia egokitzeko lanak ez dituzte oraindik bukatu.