Bi matxinbentar saritu dituzte Urrezko Erremonte galan

Uztarria.eus 2014ko urt. 31a, 11:16

III. Urrezko Erremonte gala izan zen atzo, osteguna, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Bertan 2013ko erremonteko A eta B mailetako erregulartasunaren sariak eta urrezko erremontistaren saria banatu zituzten, eta Xuban Oiarzabalak eta Igor Agirrezabalak sari bana jaso zuten. Oiarzabalek A mailako, erremonteko goi mailako, erregulartasunaren saria eskuratu zuen, eta Agirrezabalak B mailako erregulartasunaren saria. Ezkerretik aurrena da Agirrezabala eta eskubitik lehena da Oiarzabal.