'La ladrona de libros' eta 'Frozen, el reino del hielo' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus | Kultura
2014ko urt. 31a, 08:53

Zapatutik astelehenera bitartean sei film emanaldi izango dira Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, La ladrona de libros ikusi ahal izango da 19:30ean eta 22:00etan. Igandean, berriz, Frozen. El reino del hielo emango dute 16:30ean, eta La ladrona de libros 19:30ean hasita. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira eta, bietan, 19:00etan eta 21:30ean, La ladrona de libros eskainiko dute.

La ladrona de libros zazpi urtetik gorako ikusleentzako da. Frozen. El reino del hielo, berriz, adin guztietako ikusleei dago zuzenduta.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu