Udalak eskualdean 20 lanpostu sortuko ditu, beste lau udalerrirekin batera

Uztarria.eus 2014ko urt. 31a, 11:39

20 lanpostu horietatik 15 Enplegu Planaren baitan eta Lanbideren bidez kudeatuko dira, eta gainerako bostak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzei esker. Hainbat proiektu garatzeko izango dira lanpostuok.

Lanbideren bidez, eskualdean 20 lanpostu sortzeko "tramitetan" ari da Azpeitiko Udala, eskualdeko beste lau udalerrirekin batera. 20 lanpostu horietatik 15 Enplegu Planaren baitan eta Lanbideren bidez kudeatuko dira, eta gainerako bostak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzei esker. 

Aurreneko hamabost lan postu horiek Urola Ekiten proiektuaren baitan sortu dituzte, eta bost proiektu garatzeko izango dira: EkoBailara II, FabrikaTu, FormaTeU II, FormaTeU II-inter eta UrolaEkinn.

EkoBailara II: Ekoteknologia, ekonomia berdea eta jasangarritasuna tendentzia berrian kokatzen da. Proiektu honen baitan 8 lanpostu sortuko dira toki-jasangarritasuna bilatzen duten aktibitateetan;lehen sektorea bultzatu eta ingurugiroa eta ekonomia berdea oinarri dituzten ekintzetan.

FabrikaTu: Proiektu honek, bailarako estrategia den Fabrikazio aurreratua bultzatuko
du. Bertan, tendentzia honen inguruko aktibitate berriak sortzeko aukera aztertuko dira, ezagutza eta Urola Erdia bailarako konpetentzia industrialak oinarri bezala hartuz.

FormaTeU II: Formazio espezializatuan oinarritutako iazko proiektua da. Zahartzaroa, 3. adina eta ongizatea, Informazio eta komunikazio teknologiak eta Kudeaketa komertzialerako konpetentzien eta pymes-etarako internazionalizazioa ikastaroak eskaini ziren iaz eta orain, bilakaera bat izan dute ikastaroak egin zituztenei, edota ezagutza hauek izan ditzaketenei, lanpostuak lortzeko aukera eskainiz. Ikastaroak, ordea, gai desberdinak jorratzen zituztenez, bi sub-proiektutan banadu da:

FormaTeU II-Inter: Kudeaketa komertzialerako konpetentziak eta pymesetarako internazionalizazioa ikastaroarekin lotuta. FormaTeU II-TICs. Informazio eta komunikazio
teknologiak ikastaroaren inguruan.

UrolEkinn: Bailarako ekintzailetasuna sustatzea izango du helburu nagusitzat, ekonomia sozialeko aktibitate berriak sortzeko asmoz.

Urola Erdiko udalek (Azkoitiko, Azpeitiko, Errezilgo, Beizamako, Zestoako eta Aizarnazabalekoak) 2012ko irailean aurkeztu zuten Enplegua Sustatzeko Plana sortzeko asmoa, eta harrezkero hainbat pauso eman dira plana osatzeko bidean.