'Koka-Kola eta barea' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | Kultura
2014ko urt. 24a, 11:15

Koka-kola eta barea antzezlaneko aktoreak zeintzuk diren esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean, Aiora Olaizolak eta Iñaki Urangak sarrera bana eskuratu dute.

Antzezlanaren kartela.  Argazki originala

Igandean, hilak 26, Koka-Kola eta barea antzezlana izango da Sanagustin kulturgunean, 18:00etan hasita. Antzezlanerako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. 

Koka-kola eta barea antzezlaneko aktoreak zeintzuk diren esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa da, eta irabazleak Aiora Olaizola eta Iñaki Uranga dira. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Antzezlanerako sarrerak salgai daude dagoeneko Sanagustin kulturgunearen webgunean eta kulturgunean bertan. Aurrez zortzi euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan hamar euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu