Alex Berasategi: "Argazkigintza momentuz afizio bat da, agian denborarekin ofizio bat"

Uztarria.eus 2014ko urt. 16a, 20:04
Alex Berasategi Uztarrian, elkarrizketa digitalaren galderak erantzuten.

Alex Berasategi argazkilaria Uztarrian izan da, elkarrizketa digitalean Uztarria.com-eko erabiltzaileek bidali dizkioten galderak erantzunez. Eta ez dira gutxi izan, 27 guztira. Elkarrizketa osoa, hemen irakurgai.

"Ez dakit bizitzan hainbeste idatzi ote dudan!", zioen Alex Berasategik. Ia bi ordu eta erdi eman ditu argazkilari gazteak Uztarria.com-eko erabiltzaileek egin dizkioten galderak erantzuten. Bere jarduerak interesa pizten duela ezin ukatu, guztira 27 galdera egin baitizkiote, elkarrizketa digitalean.

Luze eta zabal ez ezik, umore onez ere aritu da Berasategi galdetutakoei erantzuterakoan. Argazkigintzaren munduan denbora asko ez daraman arren, gustura dabil jardun horretan, baita sariak jasotzen ere. "Argazkigintza momentuz afizio bat da, agian denborarekin ofizio bat", dio. Sokamutila ere bada, eta horrekin lotutako galderak ere egin dizkiote erabiltzaileek. Elkarrizketa osoa, hemen irakurgai.