Ion Etxeberria eta Uterga txapeldun

Uztarria.eus 2014ko urt. 2a, 11:07
Uterga eta Ion finala irabazi ostean.

Ion Etxeberria azpeitiar erremontistak Uterga bikote zuela, 43. Binakako Erremonte Txapelketa irabazi zuen abenduaren 31n, Urrizaren eta Endikaren kontra jokatutako finala irabazi ostean.

Uterga eta Ion Etxeberria azpeitiarra nagusitu ziren abenduaren 31n Urrizaren eta Endikaren kontra jokatutako 43. Binakako Erremonte Txapelketako finalean. Urdinak nagusitu ziren partida guztian, eta 31 eta 40 irabazi zuten finala. Partida gogorra, ikusgarria eta pilotakada askokoa izan zen, jendez lepo zegoen Galarretan jokatu zutena.

Ion Etxeberriaz gain, txapelketan parte hartu dute Igor Agirrezabala matxinbentarrak eta Haritz Etxeberria Etxeberria IV. urrestildarrak.

Hemen finalaren osteko bideoa.

2011n Ion Etxeberriak eta Zeberiok irabazi zuten Binakako Erremonte Txapelketako finala.