Oihana Goenaga igerilaria da 2013ko Azpeitiko kirolari onena

Uztarria.eus | Kirolak
2013ko abe. 28a, 14:56

Azpeitiko Udalak gaur, abenduak 28, banatu ditu 'Azpeitiko Kirolaria 2013' sariak. Herriko kirol taldeek urtean zehar egindako lanagatik edota ibilbideagatik izendatutako hamabi kirolarik jaso dute euren saria. Horiez gain, Udaleko Kirol Batzordeak izendatuta, urteko sari nagusia, Azpeitiko kirolari onenarena, jaso du Oihana Goenaga igerilariak. Beste sari berezia, kirol aurkezle edo esatariari dagokiona, Juan Jose Bereziartua 'Gaztaina'-rentzat izan da.

Hauek dira kirol taldeek izendatuta saritu dituzten kirolariak:

- Unai Orbea (Lagun Onak Txirrindulari Elkartea)
- Hugo Hidalgo (Azpeitiko Areto Futbol Taldea)
- Santiago Alberdi (Azpeitiko Karate Elkartea)
- Mikel Yeregi (Ilunpe Pilota Elkartea)
- Mikel Landa (Ikasberri Kirol Elkartea)
- Aitor Zubizarreta (Iraurgi Saskibaloia; saritutakoa AEBetan denez, arreba Maitek jaso du haren saria)
. Nerea Odriozola (Lagun-Artea Eskuderia)
- Oinatz Elustondo (Lagun Onak Futbol Taldea)
- Asier Aizpuru (Xeye Atletismo Taldea)
- Unai Lazarobaster (Lagun Onak Mendi Bazkuna)
- Josu Garcia (Garmendipe Bolo Taldea)
- Gaizka Larrañaga (Kimura Judo Kluba)
- Julen Agirrezabala (erremontista; beste modalitateetan aipatzekoak izan diren kirolarien sailean jaso du saria)

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu