Tanta erraldoia osatuko dute gaur, euskal presoen eskubideen alde

Uztarria.eus 2013ko abe. 27a, 09:38
Gabonetarako hainbat ekimen antolatu du Tantaz tantak.

Gaur, ostirala, Izan zaitez tanta ekimenaren baitan, tanta erraldoia osatuko du hainbat herritarrek, 19:00etan hasita, Frontoi Txikian.

Gabonetarako prestatutako ekimenen karietara, gaur, ostirala, Izan zaitez tanta ekimenaren txanda izango da, eta tanta erraldoia egingo du hainbat herritarrek, 19:00etatik aurrera, Frontoi Txikian. Urtarrilaren 11n Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den Tantaz tanta itsasoa gara ekimenarekin bat eginez antolatu dute gaurko ekitaldia.

Bestalde, urtengo azken egunean, abenduaren 31n, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko manifestazioa izango da, 19:00etan igerileku aurretik abiatuta.