Antzerki tailerra izango da abenduan, gaztetxean

Uztarria.eus | Kultura
2013ko aza. 28a, 10:42

Abenduaren 14an eta 28an izango dira saioak, eta nahi duen orok eman dezake izena tailerrean. Ikastaroa doan izango da, eta Ane Arenasek eta Erika Olaizolak eskainiko dituzte saioak.

Ane Arenasek eta Erika Olaizolak gidatuko dute tailerra.  Argazki originala

Azpeitiko gaztetxeko kideek antzerki tailerra prestatu dute abendurako. Aurreko astean antzerki tailerraren bi saioen egunak adosteko bilera egin zuten gaztetxean bertan, eta erabaki dituzte dagoeneko. Horrenbestez, abenduaren 14an eta 28an (zapatuak) 10:00etatik 14:00etara bitartean izango dira saioak, eta Ane Arenas eta Erika Olaizola azpeitiar aktore gazteek gidatuko dituzte. Nahi duten herritar guztiek hartu dezakete parte ikastaroan eta horretarako interesa dutenek gaztetxera jo dezakete. Ikastaroa doan izango da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu