Afaria eta gaztaina-jana egingo dute zapatuan, Batzokian

Uztarria.eus 2013ko aza. 27a, 13:55

Azpeitiko EAJk Batzokia ireki zeneko urteurrena ospatuko du zapatuan, azaroaren 30ean. Izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango da, eta horretarako nahikoa da Batzokiko batzordeko norbaiti jakinaraztea.

Azpeitiko EAJk Batzokia ireki zeneko urteurrena ospatuko du, urteroko legez, zapatuan (azaroak 30). Urtemuga ospatzeko afaria eta gaztaina-jana egingo dituzte, 20:30ean hasita. Bertara joan nahi dutenek bihar, osteguna, izango dute izena emateko azken eguna, eta horretarako nahikoa da Batzokiko batzordeko kideren bati jakinaraztea. Azpeitiko EAJk alderdikide eta alderdizale guztiak gonbidatu ditu afarira eta gaztaina-janera.