Eskualdeko ikaskuntza eskaintzari buruzko aholkularitza emango dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com | Hezkuntza
2013ko aza. 27a, 11:00

Azkoitian eta Zarautzen ere eskainiko dute zerbitzua aurrerantzean. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Etengabeko Ikaskuntza proiektua sortu du, Gipuzkoan bailaraz bailarako ikasketa eta prestakuntza aukerak herritarrei ikusarazteko helburuarekin. Eskualdeko eskola publikoen artean Zarauzko Monte Albertia eta Azkoitiko eta Azpeitiko Urola Ikastolak hautatu ditu Jaurlartizak eskualdean zerbitzu hori gara dezaten.

Urola Kostako ikaskuntza eskaintzari buruzko aholkularitza zerbitzua eskainiko dute Azpeitian. Zarautzen eta Azkoitian ere eskainiko dute aurrerantzean. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Etengabeko Ikaskuntza proiektua sortu du, Gipuzkoan bailaraz bailarako ikasketa eta prestakuntza aukerak herritarrei ikusarazteko helburuarekin. Eskualdeko eskola publikoen artean Zarauzko Monte Albertia eta Azkoitiko eta Azpeitiko Urola Ikastolak hautatu ditu Jaurlartizak eskualdean zerbitzu hori gara dezaten.

Bi puntu nagusi ditu proiektuak: batetik, ikaskuntza, eta bestetik, prestakuntza eskaintza. Prestakuntzaren aldetik, boziurolakosta.com webgune berrituan eskualdeako eskaintza guztia txertatuko dute. "Guri iristen zaigun informazio guztia sartuko dugu hor. Askotariko ikastaroak aurkitu ahalko dituzte erabiltzaileek bertan, hasi surf eskolak ematen dituztenetatik eta elikagaien manipulazioren ingurukoetara. Motzak zein luzeak, doakoak zein ordaindu behar direnak… Denetarik izango da webgune horretan", azaldu du Imanol Iribar Etengabeko Ikaskuntzako teknikariak. Horrekin batera, deialdi konkretuak edota herritarrei interesatu dazkizkieken albisteak ere gehituko dituzte, beken ingurukoak, kasu. Etengabe eguneratuko du Iribarrek gune hori.

Horrez gain, bilatzaile bat ere izango du webguneak herria, gaia nahiz data zehaztuz erabiltzaile bakoitzak interesatzen zaiona bilatu ahal izateko.

Aholkularitza pertsonalizatua

Bestalde, aholkularitza pertsonalizatua eskainiko du Iribarrek, saio presentzialen bitartez. Aipatu hiru herrietan egingo du hori, egun erdiz Azkoitian eta Azpeitian eta beste egun erdiz Zarautzen. Ostegunetan izango da Azpeitiko Urola ikastolako bulegoan eta astearte eta ostiraletan, berriz, Azkoitiko izen bereko zentroan. 08:00etatik 14:30era eskainiko du aholkularitza hiru herrietan. Bestelako argibideak nahi dituztenek 696 39 56 64 telefono zenbakira deitu edota info@boziurolakosta.com helbide elektronikora mezua bidal dezakete. Datozen egunetan Facebooken profila zabalduko dutela aurreikusi dute.

Astelehen eta asteazkenetan izango da, hain zuzen, Zarautzen. Zarauzko Udalak Zigordia kaleko 34. zenbakiko bulegoa utzi du horretarako, lehen Sexu Aholkularitza gunea zegoen lekuan, Gazte Informazio bulegoaren ondoan.

Helburua eskualdeko herritarrei erantzun "integrala" ematea da, eta horretarako bitartekari guztien artean sortu duten sareaz baliatuko dira. "Agian galdera baten erantzuna ez daukagu, teknikarien artean kontsultatu eta erantzuna duenak eman egiten du, bata bestearengandik aberastuz".

Era berean, prestakuntza eta ikaskuntza alorrean lanean dabiltzan aktoreekin ere sare bat sortzeko asmoa dute, zerbitzuari "ahalik eta etekin handiena" ateratzeko.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu