50 dendari erakusleiho tailerrean

Uztarria.eus 2013ko aza. 27a, 11:18

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak, Azkoitiko Herrixen Merkatari Elkarteak eta Merkatal Dinamizazio bulegoak antolatuta herenegun, astelehena, erakusleiho tailerra izan zen Azkoitiko Elkargunean, 14:15etik 16:15era bitartean. Bertan, erakusleihoak publizitaterako bide izanda, besteengandik nola bereizi eta oharkabean ez geratzeko teknikak eta kontzeptuak landu zituzten. Antolatzaileen arabera, ikastaroak "oso harrena ona" izan du, Azkoitiko eta Azpeitiko 50 merkatarik hartu dutelako parte.