22 urteko azpeitiar bat desagertuta dago igande goizetik

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2013ko aza. 25a, 16:34

Jon Contreras azpeitiar gaztearen bila dabiltza haren familia eta lagunak. Larunbat gauean Azkoitira joan zen jaietara, eta igande goizean ikusi zuten azkeneko aldiz. Haren lagunek Hitza-ri azaldu diotenez, igande goizean 06:00etan autobus geltoki inguruan ikusi zuten azkeneko aldiz Contreras, Azkoitian. Gaur goizean Azkoititik Azpeitira bitartean ibai ertzean haren bila aritu dira lagunak. Haren familiak dagoeneko desagerketaren berri eman du ertzainetxean, eta lagunak gaztearen argazkia zabaltzen ari dira sare sozialetan (argazkian, zabaldu duten kartela). Informazioren bat duenak Ertzaintzara deitu dezake (943083780).