Ipuin kontaketa saioa izango da gaur

Uztarria.eus 2013ko aza. 25a, 13:27

Gaurko saioa 18:00etan hasiko da, Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleentzako izango da, eta Annie Funny ariko da ipuinak kontatzen.

Azpeitiko Udal Liburutegiak lau eta hamar urte bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu, eta gaur, astelehena, emanaldia izango da. Urriaren 21ean hasi ziren saioak eta abenduaren 16a bitartean astelehenero izango dira "haur eta gaztetxoen liburu zaletasuna suspertu asmoz". Gaurko saioa 18:00etan hasiko da, Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleentzako izango da, eta Annie Funny ariko da ipuinak kontatzen.