Asier Cuevas zortzigarren Donostiako Maratoian

Uztarria.eus 2013ko aza. 25a, 12:05

Aurtengoa 36. edizioa izan da eta lasterketan 2.843 korrikalari izan ziren guztira. Xabat Manzisidor 17. izan zen sailkapen orokorrean. Lehenengo emakume azpeitiarra, berriz, Nerea Azpiazu izan zen.

Atzo, azaroak 24, Donostiako Maratoiaren 36. edizioan 2.843 korrikalarik hartu zuten parte eta, maratoiko webgune ofizialaren arabera, Azpeitiko 15 lagunek bukatu zuten lasterketa.

Azpeitiko bizilagunetan aurrena Asier Cuevas helmugaratu zen, eta sailkapen orokorrean zortzigarren izan zen, 02.22.19 eginda. Xabat Manzisidor izan zen hurrengo azpeitiarra, eta 17. postuan sailkatu zen, 02:28:56 denborarekin. Lehenengo emakume azpeitiarra, berriz, Nerea Azpiazu izan zen, eta 706. postuan bukatu zuen (03:08:12). 

Maratoi erdian ere hartu zuen parte hainbat azpeitiarrek. Aurreneko herritarra Iagoba Iturzaeta (01:17:36) izan zen, eta 39. izan zen sailkapen orokorrean. Hemen maratoi erdiko azpeitiarren sailkapena osorik.

Hona azpeitiarren maratoiko sailkapena:

Gizonezkoak:

1.- Asier Cuevas Ettchetto (8. postua sailkapen orokorrean):02.22.19.

2.- Xabat Manzisidor Hermina (17. postua): 02:28:56.

3.- Aritz Iriarte Etxaniz (234. postua): 02:50:51.

4.- Xuban Manzisidor Hermina (235. postua): 02:50:52.

5.- Joxe Migel Manzisidor San Sebastian (296. postua): 02:54:19.

6.- Lander Berasategi Gesalaga (330. postua): 02:55:35.

7.- Joseba Altuna Alberdi (356. postua): 02:56:37.

8.- Jexux Mari Errazu Alberdi (454. postua): 02:59:03.

9.- Juan Peña Goenaga (601. postua): 03:03:39.

10.- Joseba Bikendi Larrañaga (647. postua): 03:06:08.

11.- Ibon Aizpitarte (1070. postua): 03:19:17.

12.- Unai Urrestilla Ayerza (1842): 03:37:49.

13.- Aitor Gurrutxaga Zubizarreta (1843): 03:37:50.

14.- Ignacio Gurrutxaga Bereziartua (2498): 04:02:00.

Emakumezkoak

1.- Nerea Azpiazu Etxabe (706. postua sailkapen orokorrean): 03:08:.12.