Sevilla IIko presoei eta Jabi Agirreri elkartasuna

Uztarria.eus | Politika
2013ko aza. 22a, 19:41

Sevilla II espetxean dauden euskal presoak borrokaldian dira egunotan, kartzelako bizi-baldintzen eta tratuaren aurrean protestan. Hango hamahiru euskal presoetatik hamaikak gose greba mugagabeari ekin zioten urriaren 28an eta horietatik zortzik jarraitzen dute baraualdian. Gainerako bostak, Jabi Agirre azpeitiarra tartean dela, itxialdian dira. Sevilla IIko preso horiei elkartasuna adierazteko, gaurko (ostirala) arratsaldeko bostetatik zapatu eguerdira arte baraualdia egiten ari da hainbat herritar. Zazpietan elkarretaratzea egin dute plazan (argazkian), eta zapatu eguerdian ere bertan elkartuko dira.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu