Erretiratuak ospakizunetan murgilduta

Uztarria.eus 2013ko aza. 21a, 19:25

Baigerak antolatuta, Aste Nagusia ospatzen ari dira astelehenetik herriko jubilatu eta pentsiodunak. Gaur, osteguna, hitzaldia izan dute arratsaldean Baigera Ieko aretoan, Olatz Arangurenen eskutik. Ondoren txokolate-janaren txanda etorri da, Baigeraren bi egoitzetan; aurretik, Eguneko Zentroan ere izan dute txokolatada. Argazkiotan, Baigera Ieko tabernan elkartu diren jubilatuak.