Emakumeen aurkako indarkeria salatuko dute gaur

Uztarria.eus 2013ko aza. 21a, 11:27

Emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da gaur, azaroak 25. Hori dela-eta, elkarretaratzea izango da, 19:30ean plazan.

Emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da gaur, astelehena, azaroak 25, eta indarkeria matxistari aurre egiteko ozen egingo dute oihu datozen egunetan eskualdeko hainbat herritan. Ohi bezala, herritarren kontzientzia pizteko hamaika jarduera egin dituzte egunotan, eta Azpeitian esaterako, Bellas a lo bestia tailerra izan da asteburuan. Gaur, astelehena, berriz, Beldurrak gurekin jai, ekin autodefentsa feministari lelopean elkarretaratzea eta Zine Kluba izango dira.

Hemen gaur, azaroak 25, Azpeitian izango diren egitasmoak:

- 19:30ean elkarretaratzea, plazan. Azpeitiko Bilgune Feministak deituta, Beldurrak gurekin jai, ekin autodefentsa feministari lelopean.

- 21:00etan Zine Kluba, Fimazpitek, emakumeen film laburren bilduma, Emakumeen Txokoan.