Jokin Urangak Elizondon kantatuko du, zapatuan

Uztarria.eus 2013ko aza. 18a, 12:33

Urangarekin batera Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Julio Soto eta Unai Iturriaga izango dira Elizondoko Baztan pilotalekuko oholtzan. Beñat Lizasok ez du behar adina puntu eskuratu finalerdietako bigarren itzulian abesteko.

Jokin Urangak Bertso Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzuliko lehen saioan kantatuko du datorren zapatuan, hilak 23, Elizondoko Baztan pilotalekuan, 17:30ean hasita. Azpeitiarrarekin batera Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Julio Soto eta Unai Iturriaga izango dira oholtzan. Saiorako sarrerak salgai daude Bertsosarrerak webgunean. Gainerako saioak Donostian eta Maulen izango dira.

Beñat Lizasok ez du behar adina puntu eskuratu finalerdietako bigarren itzulian abesteko.

Finalaurrekoetako lehen itzulia jokatuta, horrela gelditu da puntuen araberako sailkapena. Finalera sartzeko, bi finalerdietako puntuen batura hartuko da kontuan. Bigarren bueltaren amaierako lehen zazpiak sartuko dira finalera (abenduak 15, BEC).

1. Igor Elortza 722 puntu
2. Amets Arzallus 717
3. Sustrai Colina 706
4. Beñat Gaztelumendi 697
5. Aitor Mendiluze 694.5
6. Aitor Sarriegi 688
7. Unai Agirre 670.5
8. Iñigo Mantzizidor 667.5
9. Alaia Martin 667
10. Fredi Paia 661.5
11. Jokin Uranga 657.5
12. Jone Uria 653
13. Agin Laburu 650
14. Unai Iturriaga 649
15. Etxahun Lekue 649
16. Jon Martin 640.5
17. Julio Soto 639.5
18. Jexux Mari Irazu 638.5

Bigarren itzulitik kanpo

19. Amaia Agirre 638
20. Nerea Elustondo 633.5
21. Jon Maia 623
22. Xabier Silveira 622.5
23. Odei Barroso 620.5
24. Beñat Lizaso 592.5