Osasuna eta kiropraktikari buruzko solasaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2013ko aza. 12a, 10:35

Gaur, asteartea, 19:00etan izango da, Sindikatu Zaharrean. Hitzaldian parte hartu nahi dutenek lekua erreserbatu beharko dute, eta hitzaldia doakoa da.

Gaur, asteartea, osasuna eta kiropraktikaren inguruko hitzaldia izango da 19:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean. Xabier Mendiaraz, Fisioterapian diplomatuak eta Kiropraktikan lizentzituak eskainiko du hitzaldia, eta doakoa izango da. Hori bai, hitzaldira joan nahi dutenek 943 44 16 87 zenbakira deitu beharko dute, lekua erreserbatzeko.

Hitzaldiak 45 minutuko iraupena izango du, eta honako gaiak jorratuko dituzte: Zer da osasuna ikuspegi natural batetik? Zer egin dezakegu norbere osasuna hobetzeko? Nola eragiten digu bizkar hezurrak gure osasunean? Kiropraktika. Nola lagun gaitzake kiropraktikak? Bideo labur bat, eta galderen txanda.