Xabat Manzisidor hamargarren Behobia-Donostian

Uztarria.eus 2013ko aza. 11a, 17:45

111 azpeitiarrek bukatu zuten atzo, igandea, lasterketa. Aurreneko emakumea Nerea Etxeberria izan zen.

Atzo, igandea, egin zen 49. Behobia-Donostia lasterketa herrikoia. 23.000 korrikalarik hartu zuten parte Fortuna Kirol Elkarteak antolatutako proban eta, urtero legez, parte-hartzaileen artean azpeitiar asko izan ziren. Guztira, 111 izan ziren 20 kilometroko lasterketa bukatu zuten azpeitiarrak.

Azpeitiarren artean lehendabiziko sailkatua Xabat Manzisidor izan zen. Manzisidorrek, gainera, lan aipagarria osatu zuen, sailkapen orokorrean hamargarren postua lortuta, 01:07:07ko markarekin. Emakumeen artean, berriz, Nerea Etxeberria izan zen aurreneko herritarra; sailkapen orokorrean 3.018.a izan zen Etxeberria, eta azpeitiarren artean 25.a, 01:27:26ko denborarekin.

Behobia-Donostia osatu zuten 111 azpeitiarren sailkapena, bakoitzaren argazkiaren eta bideoekin osatuta, hemen ikus daiteke.