Argazki topaketa arrakastatsuak

Juan Mari Ibarzabal eta Azpeitiko Argazki Elkartea | Kultura
2013ko aza. 11a, 10:38

Eguraldia lagun, giro ederrean pasa zuten zapatua, Argazki Topaketetara gerturatu ziren lagunek. Goizean Xanti Rodriguezek hitzaldia eskaini zuen Sanagustin kulturgunean, eta solasaldiaren ostean taldeko argazki erakusketa egin zuten. Eguerdian, bazkaldu aurretik, iraganerako bidaia hasi zuten, Burdinbidearen Euskal Museoan. Bertan zituzten Itsasi dantza taldeko kideak garaiko jantzita zain, eta trenbidearen historian murgildu ziren parte-hartzaileak. Trenaren museoko egin beharrekoak bukatutakoan, bazkaria eta argazki trukaketa egin zituzten Sanagustin kulturgunean. Hemen argazki bilduma:
(Argazki Elkartea. Sorrera: 1984. / Argazkiaren arloan Euskal Herriko elkarterik zaharrenetakoa da Azpeitikoa. Bere ibilbidean hainbat ekitaldi antolatu du: rallyak, lehiaketak, ikastaroak. / azpeitikoargazkielkartea.com / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak)

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu