Xabier Azkargorta honoris causa izendatu du Boliviako Cumbre Unibertsitateak

Uztarria.eus | Kirolak
2013ko aza. 7a, 12:27

"Boliviako futbol entrenatzaile ibilbidean egindako lorpenengatik" jaso du izendapena azpeitiarrak, eta 2010ean ere jaso zuen honoris kausa titulua, Boliviako beste unibertsitate baten eskutik.

Azkargorta unibertsitateko ordezkariekin, izendapena jaso zuenean. (Boliviako Futbol Federazioaren webgunea)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Boliviako Cumbre Unibertsitate Pribatuak (UPC) honoris causa doktore izendatu du Xabier Azkargorta (Azpeitia, 1953) futbol entrenatzailea eta Boliviako selekzioko hautatzailea. Unibertsitateko errektoreak azaldu duenez, "Bolivian, futbol entrenatzaile ibilbidean, alor profesionalean eta pertsonalean egindako lorpenengatik jaso du izendapena. Egun Boliviako selekzioko hautatzaile gisa jokalari gazteei ematen dien aukerak zer ikusia izan du honoris causa doktore izendatzerakoan".

Azpeitiarrak esker hitzak izan zituen izendapenean, eta "Boliviako Santa Kruz hirian izendatu izana asko gustatzen zait", azaldu zuen. Azkargorta lehenago ere jasotakoa da honoris causa titulua. Hain zuzen ere, Boliviako Unibertsitate Teknologikoak (UTB) eman zion, 2010ean.

Azkargortak azken honoris kausa izendapena jaso ondoren egindako adierazpenen eta ekitaldiaren bideoa, hemen.

Hemezortzi urteren ostean, 2012ko uztailean itzuli zen azpeitiarra Boliviako selekziora. Boliviako hainbat hedabidek jakinarazi duenez, bertako futbol federazioak 2014ko irailera arte selekzioko hautatzaile postuan jarraitzea eskaini dio Azkargortari. Dena den, datorren astean hartuko dute erabakia bi aldeek.

Bidali:  

Erantzunak

Panpoxa | 2013-11-07 : 14:36

Zorionak Xabier, bainan etzipen batekin geratzen nauk, agian, Zubietako Zuzendari behin ere ikusi eza. Izugarrizko kapazidadea edukita. Hoberik ez diat ikusi. Nun dira Errealeko jauntxoek?

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | 2013-11-07 : 23:04

Zorionak "Bigoton". Urte asko daramatzazu Azpeititik kanpo eta esan dezakegu herrian dugn embaxadorerik ezagunena zarela, eta hori ez da egun batetik besterako lanaren ondorio, ibilbide luze eta zabal batena baizik.
Lagun Onak futbol taldean hasi, Ondarrun gero eta harrez kero futbol mundu profesionalean, ez da meritu makala zurea.
Ea ba laster Azpeitin laster ikusteko aukera dugun.
ZORIONAK!!!
LAGUN ONAK FUTBOL TALDEA

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu