Mondragonek, Fagorrek eta instituzioek gaur arratsaldean egingo dute bilera

Uztarria.eus 2013ko aza. 6a, 13:09

15:00etan egingo dute bilera Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, eta bertan izango da Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Grumal herriko enpresaren jabea Fagor Etxetresnak delako eta Udala Grumalen etorkizunaz "oso kezkatuta" dagoelako.

Fagor Etxetresnak aste erabakiorra du aurretik, hartzekodunen lehiaketari dagokionez. Hori dela-eta, Mondragon taldeak, Fagor Etxetresnakek, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Debagoieneko alkateek eta Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak enpresaren krisiak ahalik eta kalte gutxien egin dezan aztertzeko bilera egingo dute gaur, asteazkena, Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, 15:00etan hasita.

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea bileran izango da, Grumal herriko enpresaren jabea Fagor Etxetresnak delako, eta ". Atzo, asteartea, hasi zituzten mobilizazioak Grumal SL enpresako langileek, "beren egoera gizarteratzeko eta duten informazio falta salatzeko". Grumalek 148 langile ditu, eta horietatik 53, Edesaren bidez, Fagorreko beste hainbat kooperatibetan daude birkokatuta.

Azpeitiko Udalak Grumalen etorkizunaz "oso kezkatuta" dagoela adierazi zuen joan den ostegunean, hedabideetara bidalitako prentsa oharrean.

Gaurko bilera astelehenean ziren egitekoak Mondragon, Fagor eta instituzioetako ordezkariak, baina Mondragonek ezin zuela joan esan zuen.

Fagor Etxetresnaken egoeraren inguruko informazio gehiago Berria.info-n.