Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2013ko aza. 5a, 10:35

19:30ean hasiko da udalbatzarra, eta hainbat gai landuko dute. Besteak beste, ur zerbitzuan etxebizitzen tarifako kontsumo tarteak erroldaren arabera ezartzeko Ur Konsortzioak egindako proposamena.

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. Hainbat hitzarmen sinatzea eztabaidatuko dute, besteak beste.

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- Udalbatza Osoak irailaren 17an, urriaren 1ean eta urriaren 16an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen Departamentuaren eta Azpeitiko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena, informazio lagapenerako administrazio bakoitzak dituen zereginetan informazioa trukatzeko.

3.- GFAko Ogasun eta Finantzen Departamentuaren eta Azpeitiko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena, Udalak berezkoak dituen zuzenbide publikoko sarrerak bide exekutiboan biltzeko (informaziaren azalpena).

4.- Ur zerbitzuan etxebizitzen tarifako kontsumo tarteak erroldaren arabera ezartzeko Ur Konsortzioak egindako proposamena onartzea.

5.- 2014. ekitaldirako udalagintarau fiskalak: Euskara Patronatuko zerbitzuan tarifen salbuespena langabetuentzat.

6.- Azpeitiko Udalaren eta Udalbiltza Partzuergoaren arteko hitzarmena (dirulaguntza zuzena ez nominatiboa).

7.- Azpeitiko Udalaren eta Bertan elkartearen arteko hitzarmena, aurrekontuan jasotako dirulaguntza zuzentza bideratzeko (diru-laguntza zuzena nominatiboa).

8.- Azpeitiko Udalaren eta Urola Erdiko Lapatx Zabortegiaren arteko hitzarmena, bere egoitza herriko azoka plazan jartzeko.

9.- Galdera eta erreguak.