Datorren asteburuko antzezlanetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko aza. 4a, 13:34

Asteburuko antzezlanetarako sarrera bikoitz bana zozkatuko du Uztarriak bazkideen artean. Zozketa ostegunean, azaroak 7, egingo du Uztarriak, eta zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar diote bazkideek: Asteburuko zein antzezlanetan ikusi ahal izango dira oholtzan Gurutze Eizmendi eta Erika Olaizola ama-alabak?. Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira osteguneko 11:00ak baino lehen.

Datorren ostiraletik, hilak 8, igandera bitartean XXXI. Euskal Antzerki Topaketen baitako bigarren asteburuan izango diren antzezlanetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. Ostiraleko, zapatuko eta igandeko antzezlanetarako sarrera bikoitz bana zozkatu du bere bazkideen artean.

Ostiralean Txalo taldearen Hiru antzezlana izango da ikusgai, Soreasu antzokian. Zapatuan, berriz, Bada Teatro taldearen Traganarru obraren estreinaldia izango da, eta Markeliñe taldearen gaur eta helduentzat Hareazko ipuinak antzezlana izango da igandean. Emanaldi guztiak 21:30ean hasiko dira.

Uztarriako bazkideek zozketan parte hartzeko erantzun beharreko galdera honakoa da: Asteburuko zein antzezlanetan ikusi ahal izango dira oholtzan Gurutze Eizmendi eta Erika Olaizola ama-alabak? 

Zozketa ostegunean, azaroaren 7an, 11:00etan egingo du Uztarriak. Erantzunak ordurako bidali behar dira, uztarriazozketak@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Erantzunarekin batera, bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat jartzea derrigorrezkoa da.

Lehiaketa gehiago datozen aste eta hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.