Kepa Peñagarikano: "Anatomiaz eta gaixotasunez ikastea beti gustatu izan zait"

Urola Kostako Hitza 2013ko urr. 31a, 17:56
Kepa Peñagarikano, lanerako jantzita eta anbulantzia atzean duela. (NEREA URANGA)

2001etik pilotari profesionala da, baina azken urteetan urtero kontratua berritu beharrak etorkizunari begira jarri du. Hainbat ikasketa egin ostean, larrialdi anbulantzietan dabil tarteka, eta Zestoako futbol taldeko masajista ere bada. Jardunbide horien bueltan elkarrizketa egin diote Urola Kostako Hitza-ren Arkupean gehigarrian.

Kepa Peñagarikano (Azpeitia, 1981) pilotari profesionala da 2001etik. Pilota kontratua urtebetez luzatu ziotela eta, etorkizunerako bide berriak zabaltzeko asmoz ikasten hasi zen. Kirola eta osasuna ditu gustuko, eta biak uztartu nahi ditu bere bizitzaren bidean. Masaje ikasketak bukatu, eta orain Osteopatia ikasketak bukatzear da. "Horixe da benetan gustatzen zaidana. Gainera, kirol munduarekin lotuta segitzea ahalbidetuko lidake masajista lanbideak".

Ikasten hasi, eta suhiltzaile izateko oposaketetarako hainbat ikastaro egin zuen Peñagarikanok; tartean, anbulantzietako langile izatekoa. Orain, lan horretan ere badabil, ordezkapen bat eginez.

Elkarrizketa osoa Hitza-ren Arkupean gehigarrian irakur daiteke.