Gaurtik igandera bitarteko antzezlanetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko urr. 31a, 12:30

Gorka Arrieta, Axun Odria, Mari Jose Arakistain eta Asier Osak irabazi dituzte datozen egunetako antzezlanetarako sarrera bikoitzak. Nork egin du XXXI. Euskal Antzerki Topaketetako kartela? galderari egoki erantzun dioten bazkideen artean egin da zozketa, eta erantzuna Iñaki Martinez da.

Gaur, osteguna, hasiko dira XXXI. Euskal Antzerki Topaketak, eta Uztarria Komunikazio Taldeak datozen egunetako emanaldietarako (gaur, bihar, etzi eta igandea) sarrera bikoitz bana zozkatu du bere bazkideen artean.

Uztarriako bazkideek Nork egin du XXXI. Euskal Antzerki Topaketen kartela? galderari erantzun behar zioten zozketan parte hartzeko, eta erantzuna Iñaki Martinez da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Gorka Arrieta, Axun Odria, Mari Jose Arakistain eta Asier Osa.

Gorka Arrietak gaur, osteguna, Gabrielen lekua antzezlana ikusteko sarrera bikoitza irabazi du. Axun Odriak, bihar, ostirala, Hitzak. Besterik ez. obra ikusteko beste sarrera bikoitza eskuratu du. Zapatuan Hamlet antzezlana ikusteko sarrera Mari Jose Arakistainek irabazi du, eta igandean Mendiko altxorrak antzezlana ikusteko sarrera bikoitza, berriz, Asier Osak irabazi du.

Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Lehiaketa gehiago datozen aste eta hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.