Ez da zine emanaldirik izango azaroaren 23a bitartean

Uztarria.eus 2013ko urr. 31a, 11:19

Gaur, osteguna, hasiko dira XXXI. Antzerki Topaketak eta ez da zine emanaldirik izango horiek bukatu bitartean. 

Gaur, osteguna, hasiko dira XXXI. Euskal Antzerki Topaketak, eta datozen hiru asteburutan izango da zertaz gozatu Soreasu antzokian. Hori dela-eta, ez da zinemarik eskainiko Topaketak bukatu bitartean. Horrenbestez, hurrengo filma azaroaren 23an, zapatua, emango dute.