Santu Guztietarako prestatzen

Uztarria.eus 2013ko urr. 31a, 10:41

Bihar, azaroak 1, Santu Guztien Eguna dela-eta, hasi dira herritarrak loreak erosi (argazkian) eta hilerrira joan-etorriak egiten. Hildako senitarteko edota lagunen alde hilerrira otoitz egitera joan eta lorak eramateko eguna izango da biharkoa kristauentzat. Zapatuan, Anima Egunean, meza izango da hilerrian, 10:30ean hasita. Gero, 18:30ean eukaristia izango da Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian, eta parrokiako abesbatzak hartu du parte bertan.