Ikastaro berria antolatu dute Udalak eta Lanbidek

Uztarria.eus 2013ko urr. 30a, 16:53

Instituzioetan dauden menpeko pertsonen sozio-osasun atentzioa da ikastaroaren izenburua. Azaroaren 26an hasi eta maiatzera arte luzatuko da eta izena Lanbiden eman behar da.

"Herritarren formazioaren aldeko apustuarekin" jarraituz, ikastaro berria antolatu du Azpeitiko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Instituzioetan dauden menpeko pertsonen sozio-osasun atentzioa da ikastaroaren izenburua. Azaroaren 26an hasi eta maiatzera arte luzatuko da, eta saioak Sindikatu Zaharrean emango dituzte, 15:00etatik 19:00etara.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek izena lehenbailehen ematea komeni da. Izen-ematea Lanbiden egin beharko dute. Ikastaroaren informazioa eta baldintza guztiak Lanbideren webgunean daude. Bertan jasotzen denez, ikastaroan parte hartzeko lehentasuna izango dute langabezian daudenek.