Abian da haurren danborradako karroza lehiaketa

Uztarria.eus 2013ko urr. 29a, 13:05
Leire eta Goreti Iriarte ahizpek egin zuten 2013ko haurren danborradako karroza.

Karroza egiteko gaia Imanol Elias Odriozola (1936-2013) da, eta 2014ko haurren danborradako karrozaren egitasmoak azaroaren 30a bitartean aurkeztu beharko dira udaletxean.

Datorren urteko sansebastianetako haurren danborradarako karroza diseinatu eta egiteko lehiaketa martxan jarri berri du Udaleko Festa Batzordeak. Karroza egiteko gaia Imanol Elias Odriozola (1936-2013) da. Horrenbestez, Azpeitiko idazle, historialari eta kronista ofizialaren ingurukoa izango da haurren danborradako karroza.

Karrozaren aurrekontuak ezin du 7.800 euro baino handiagoa izan, eta lehiaketaren irabazleak 1.500 euroko ditu-saria eskuratuko du. Karrozaren egitasmoak aurkezteko epea azaroaren 30ean, zapatua, bukatuko da, eta proposamenak udaletxean aurkeztu behar dira.

Karroza 2014ko San Sebastian Egunean haurren danborradan aterako da. Hona karrozaren proiektu eta errealizazio lehiaketako oinarriak:

  • Nahi duten pertsona nahiz talde guztiek har dezakete parte. Pertsona edo talde bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake.
  • Lanak edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.
  • Proiektuak, nahi eta nahiez, sortu berriak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak, eta lanaren egileak izango du erantzunkizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean.
  • Karrozaren neurriak ondorengo hauek dira: 2,80m zabalera x 3,85m luzera eta 3,20m altuera.
  • Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko sobre batean egilearen datuak zehaztuko dira: NAN, zuzenbidea, telefonoa eta kurrikuluma.
  • Aurreproiektuak aurkezteko epea azaroaren 30an amaitzen da. Epaimahaiak erabakia emango duen eguna modu egokian jakinaraziko da.
  • Proiektuak, ondorengo zuzenbidera bidali beharko dira: Azpeitiko Udala (Festa Batzordea) Enparantza Nagusia, 5. 20730 Azpeitia. Telefono zenbakia: 943 157068.
  • Epaimahaia Azpeitiko Udalak izendatuko du eta bost pertsonek osatuko dute. Ordezkaritza Udaletxe eta dekoradore eskolakoek osatuko dute.
  • Aurkeztutako proiektuen artean bakar bat aukeratuko da bere errealizaziorako adjudikatuko delarik.
  • Planoak, bozetoak, aurrekontu zehaztu bat eta gehienez A-4ko bi orrialdetan azaldutako memoria bat aurkeztu beharko dira. Aurrekontuak ezingo du izan 7.800,00 € baino gehiagokoa.
  • Lehiaketaren irabazleak 1.500 euroko €saria jasoko du.
  • Lehiaketa hutsik gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako proiektuek ez badute behar adinako kalitate edo baliorik.
  • Oinarri hauek eta bere baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak ez dira onartuak izango.
  • Deialdi honetan parte hartzeak, oinarri hauek onartzea esan nahi du.
  • Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta honen erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak karrozaren ejekuzio garaian jarraipen lanak egingo ditu. Lan proiektuak epai-mahaiaren oniritzia eduki beharko du ordainketa osoa jasotzeko.

2013ko karroza lehiaketa Leire eta Goreti Iriarte Nazabal ahizpek egin zuten, eta Joan Antxieta irudigilea izan zen karroza lehiaketako gaia.