Jubilatuek ere dei egin dute azaroaren 9ko manifestaziorako

Uztarria.eus 2013ko urr. 18a, 22:07

Elkar-ekinen bidez herriko hainbat sektoreetako eragileek azaroaren 9rako manifestazioa deitu dute, Azpeitian bizi eta lan, duintasuna herritarrentzat lemarekin. Manifestazioarekin eta hari begira plazaratutako manifestuarekin bat egiten ari da herriko hainbat jende. Horren erakusle, hainbat azpeitiar jubilatuk agerraldia egin dute, manifestazioari atxikimendua adierazteko eta, bidez batez, beraien aldarrikapenak eta mezua plazaratzeko. Bideoan, jubilatuen azalpenak.