Ana Bastidaren proiektuak apainduko ditu Azkoitiko Kale Nagusiko erakusleihoak

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2013ko urr. 8a, 14:01
Bastida, atzean Azkoitiko Alameda taberna zena atzean duela. (Azkoitiko Udala)

Bastida azpeitiarrak eta Atabe taldeak egindako proiektuak irabazi du Azkoitiko Udalak antolatutako ideia lehiaketa. "Ideiaren sortzailea ni banaiz ere, lan talde handi baten emaitza izango da garatuko dugun proiektua", nabarmendu du azpeitiarrak.

Kale Nagusia: Merkataritza biziaren leihoa Azkoitiko ideia lehiaketak badu irabazlea. Ana Bastidak eta Atabe taldeak aurkeztutako Herria bizirik, herrian erosiz proiektua garatuko dute datozen hilabeteetan herrian dauden hamar lokal hutsetan. "Ideiaren sortzailea ni banaiz ere, lan talde handi baten emaitza izango da garatuko dugun proiektua", nabarmendu du azpeitiarrak.

Azkoitiko Udaleko Merkataritza Sailak antolatutako lehiaketak "herrigunea txukundu, balorean jarri eta merkataritza sustatzea" du helburu. "Egitasmo honekin Alde Zaharrari duintasuna eta bizitasuna eman nahi diogu, eta udalaren asmoa da aurrerantzean ere horrelako ekintzak bultzatzea eta merkataritza eta turismoa uztartuz Azkoitia erakargarriagoa egitea", adierazi du Jesus Oteiza Merkataritza zinegotziak.

Sei lan aurkeztu dira lehiaketara, eta horien balorazioa egiterako orduan hainbat irizpide jarraitu du epaimahaiak; hala nola, ulergarria, erakargarria eta originala izatea, lanaren kalitate artistikoa eta teknikoa, edota erakusleihoek ematen duten mezua izan dituzte kontuan. Bastidaren lana aukeratu du taldeak, irizpide horiek "oso egoki" bete dituelako. "Merkataritzari bultzada emateko mezuak oso argi azaldu ditu. Diseinuan udaleko logotipoa eta lokalak alokairuan edo salgai dauden eta horien kontaktuen erreferentzia argiak ere eman ditu".

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.