'Tantaz tanta, konpromiso uholdea' osatu nahi dute gazteek ostiralean

Uztarria.eus 2013ko urr. 3a, 20:40

Asteazkenetik, Azpeitiko 80 lokal eta kuadrilen artean kartulinak banatu dituzte, haietan bakoitzak nahi duena idatz dezan. Bihar, ostirala, kartulinekin mosaikoa osatu eta "argazki erraldoia" aterako dute 18:00etan plazan, goizetik arratsaldera deitu dituzten mobilizazioen barruan. Zapatuan Bilbon egingo den manifestaziorako deialdiarekin ere bat egin dute.

Azpeitiko gazte mugimenduak ere bere alea jarriko duela iragarri du, Herrira-ren kontrako operazioaren eta gaur aske gelditu den Eneko Ibarguren Kurku azpeitiarraren atxiloketaren ondorengo protesta mobilizazioetan.

Asteazkenetik, Azpeitiko 80 lokal eta kuadrilen artean kartulinak banatu dituzte, haietan bakoitzak nahi duena idatz dezan. Bihar, ostirala, kartulinekin mosaikoa osatu eta "argazki erraldoia" aterako dute 18:00etan plazan. Tantaz tanta, konpromiso uholdea izena eman diote ostiral arratsaldeko ekimenari, eta egun osoan zehar egingo dituztenen azkena izango da. Hau da gazte mugimenduak ostiralerako prestatu duen mobilizazioen zerrenda:

  • 10:30ean, plazan: herria euskal preso eta iheslarien aldeko aldarrikapenez bete
  • 12:00etan, plazan: kontzentrazioa
  • 16:30ean, Txarrantxan: bideo emanaldia eta ondoren solasaldia
  • 18:00etan, plazan: Tantaz tanta, konpromiso uholdea (mosaikoa)
  • 19:30ean plazan: kontzentrazio isila

Zapatuan Bilbon egingo den manifestaziorako deialdiarekin ere bat egin dute herriko gazte mugimendukoek.