'Adiskide bat nuen' eleberria aurkeztuko du Joxean Agirrek bihar

Uztarria.eus 2013ko ira. 30a, 12:45

Donostiako Elkar aretoan izango da aurkezpena, 11:00etan hasita. Hainbat gai jorratzen ditu Agirreren nobela berriak. Hemen, liburuaren aurrerapena.

Joxean Agirrek (Azpeitia, 1949) bihar, asteartea, aurkeztuko du Adiskide bat nuen eleberria, Donostiako Elkar aretoan, 11:00etan hasita. Hainbat gai jorratzen ditu Agirreren nobela berriak. Berria egunkarian azaldu dutenez, gai horietako atzuk, "egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino kasik); eta beste batzuk, orain agertzen direnak aurrenekoz eta indar handiz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea…"

Hemen, Adiskide bat nuen liburuaren aurrerapena.