Otaegi gogoan, haren hilketaren 38. urteurrenean

Uztarria.eus 2013ko ira. 30a, 10:13

Joan den ostiralean 38 urte, Francoren erregimenak bost lagun fusilatu zituen. Tartean ziren Juan Paredes Manot 'Txiki' zarauztar eta Angel Otaegi nuarbetar ETAkideak. Urteroko legez, ostiralean izan zen Gudari Egunaren harira, Angel Otaegi omentzeko ekitaldia Nuarben. 09:30ean abiatu zen hainbat lagun Azpeitiko plazatik Nuarbera oinez. Gero, 12:30ean ekitaldia egin zuten Otaegiren etxea aurrean. Ekitaldiaren ostean, 14:00etan, bazkaria egin zuten Nuarbeko frontoian. Otaegirekin batera, Pasaiako badian duela 29 urte Espainiako Poliziak tiroz hildako Dionisio Aizpuru 'Kurro' eta Pedro Mari Isart 'Pelitxo' ere gogoan izan zituzten, eta haien familiako kideak ere omenaldian izan ziren.