"Gure irakasle izan zirenek erakutsitako baloreak mantenduz, kirol munduko berrikuntzak sartuko dizkiegu pilotariei"

Uztarria.eus 2013ko ira. 26a, 15:20
Iker Arakistain eta Joanes Otamendi irakurleen galderei erantzuten, Uztarriaren egoitzan.

Joanes Otamendi eta Iker Arakistain Ilunpe Pilota Elkarteko zuzendaritzako kideak irakurleen galderak erantzuten izan dira 12:00etatik aurrera, Uztarriaren egoitzan. On line elkarrizketako erantzun guztiak irakurtzeko egin klik hemen.

Ilunpe Pilota Elkarteko zuzendaritzako kide Joanes Otamendi eta Iker Arakistain Uztarriaren egoitzan izan dira erabiltzaileek egindako galderei erantzuten. Besteak beste, elkartearen egungo egoeraz eta aurrera begirako asmoez aritu dira.

Zuzendaritzan lekuko aldaketarekin ekin dio ikasturte berriari Ilunpe Pilota Elkarteak. Jesus Ruiz de Argadoñak utzitako postua hartu dute elkarteko hainbat gaztek. Ikusi Otamendiren eta Arakistainen erantzun guztiak hemen.