Futbolerako zelai artifiziala egiteko lanak hasi dituzte Garmendipeko anexoan

Uztarria.eus | Kirolak
2013ko ira. 13a, 16:15

"Garmendipen egun dauden futbol instalazioek ez dutelako gehiagorako ematen, anexoa erabili gabe zegoelako eta talde kopuruari lotuta denboraldi honetarako arazoa zegoelako" egingo dituzte lanak. Manuel Unanue Udaleko Kirol zinegotziak azaldu duenez, "lanak lehendik dagoen zelaia aprobetxatuta egingo ditugu". Lanak azarorako bukatuta izatea espero dute.

Hil hasieratik ari dira lanean anexoan, zelai berria egokitzeko.  Ikusi haundiago | Argazki originala

"Garmendipen egun dauden futbol instalazioek ez dutelako gehiagorako ematen, anexoa erabili gabe zegoelako eta talde kopuruari lotuta denboraldi honetarako arazoa zegoelako", futbol zelai artifiziala egiteko lanak hasi dituzte anexoan. Manuel Unanue Udaleko Kirol zinegotziak azaldu duenez, "egun dagoen futbol zelaitik abiatuta egingo ditugu lanak; lehengo zelaia aprobetxatuta, alegia".

Unanuek esan duenez, "Lagun Onak Futbol Taldeko zein Ikasberri Kirol Elkarteko futbolariek denbora laburra izaten dute entrenatzeko, entrenamenduak berandu bukatzen dituzte eta zelai erdian aritu behar izaten dute. Horrez gain, duela bost urte baino sei talde gehiago daude egun; 19 guztira. Teknifikazioan beste 250 bat ume dabiltza eta eskola kirolekoak ere aritzen dira futbolean".

Lanen lehenengo fasea hasita da dagoeneko, eta beste bizpahiru astean bukatzea aurreikusten dute. Gero, urrian hasiko dira belar artifiziala jartzen, eta lanak azarorako bukatuta izatea aurreikusten dute.

Duela urtebete inguru hasi ziren Udala, Lagun Onak eta Ikasberri biltzen, eta Kirol Mahaian aztertu zuten gaia: "Aukerak aztertzen hasi ginen bi taldeekin batera, eta Espainiako Futbol Federaziora eta Gipuzkoako Foru Aldundira jo genuen diru-laguntza eske. Federazioa prest agertu zen diru-laguntza emateko, eta baita Foru Aldundia ere. Horrenbestez, lanak egiteko beharrezkoa genuen diruaren %80 lortu da". Lanek, guztira, 340.000 euroko aurrekontua izango dute.

Aterpea, beste zelaian

Jendearen eskariari erantzunez, lehendik dagoen zelai artifizialean aterpea jarri nahi dutela azaldu du Unanuek. "Anexoko zelai berrituaren lanak bukatutakoan, aurrekontuaren zatiren bat gelditzen bada, eskaera horri erantzungo diogu. Zelai guztian ez dago-eta aterperik".

 

Bidali:  

Erantzunak

Panpoxa | 2013-09-13 : 17:53

Beste beharrik ez da egongo gaur gure herrian...
Lotsagarria iruditzen zait iha 60 milioi pela hirugarrengo fubol zelaian gastatzea. Gehiago, ikusita igandetan bi zelaiak praktikan hutsik egoten direla.
%15-ra igo denean langabezia, hauxe da udalaren erantzuna. Segi,segi futbol y toros ematen eta tontotzat hartzen herritarrok.
Beste rotondaren bat egin beharko dezute oraindik ezta?

batgeyo | 2013-09-13 : 19:01

Ba nei oso ondo iruitzezat, beti kritikau izen det fuolak laguntza geyeki jasotzeitula bÑo kasu hontan beharra zaola iruitzezat. Nahiko pena emateu zelai erdiyen bakarrik entrenatzen ikustie. Halare ni belar naturala kendu ta artifiziala jartzekuen aldekue naiz, bi astien behin partidue ta lelengo taldekuek (batzutan jubenilek) entrenatzeko bakarrik erabiltzie baliabidiek alperrik galtzie iruitzezat.

faborez | 2013-09-15 : 21:59

nik ere uste diat badaudela beste lehentasun batzuk baina %80ko kanpo finatziaziyue lortu badiate...gauza asko aldatzen duk.

aupa_anai | 2013-09-16 : 10:10

Santa futbola! Ora pro nobis... Ez dakit zertarako kendu zuten PNV

Kontrakantxa | 2013-09-16 : 15:48

Gero harritu eingo gea herri hontan pelotako herriarteko txapelketan infaltil mailatan ez dagoela pelotairik!
Segi fuolea ta egin entrenamentuek belar artifizialien! Anexoko ondarretan entrenatzeko ze arazo zaon? Umiek zikindu eiten diela? Eo tiki-taka jokatzen ez debela ikasiko?
Ta kriketeko "kanpotarrak" jutei Goena bean joko xelebre horta jokatzea!

makolo | 2013-09-16 : 20:08

Zenbat txorakeri inguruan.....pelotaririk ez dago azpeitian baino frontoi profesionala badugu!!torerorik ere ez dago , baino badugu zezen plaza galanta!!!korrikalaririk ere ez dugu baino bidegorri bukaezinek eta erdi maratoi internazionala ere bai!!futbola da kirol nagusia 22 jokalari kategoriko nahiz guraso ta lagun pila batentzat denbora pasa paregabea .....gazteen txorkatilak nahiz etxekoen garbigailuak ezkertuko ditek belar artifiziala!!

Kontrakantxa | 2013-09-16 : 20:35

Korrikalaririk ez? Nik egunero Loiola bueltaka asko ikusten dizkiat ba.
Fuoleako zelai berde earra Garmendipe bea entrenatzeko! Barkau hori coto privado dek pribilegiau batzuentzako nahiz ta herriyena izen!
Zelai naturalan lekuen zeatikez artifizila? Ta anexue beste zeregin batzutako erabili?
Etxeberria aurrien beste rotondie eiten debenien, neurketak einda daudela bazakiat fuol kanpo berriye zemat afektauko zoabe?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu