Azken zozketa egin eta itxi du Uztarriak festetako tonbola

Uztarria.eus 2013ko abu. 2a, 02:41

Saritutako zenbakien jabeak irailaren 2tik 16ra pasatu daitezke Uztarriaren egoitzatik, sarien bila. Ordezko zenbakiak ere aterata daude; irailaren 16etik 30era izango dute balioa, hasierakoak agertzen ez badira bakarrik.

Uztarria Komunikazio Taldeak bosgarren urtez jarraian saninazioetan Erdikalean irekita izan duen tonbolak itxi berri ditu ateak. Dozenaka eta dozenaka izan dira aurten ere uztailaren 25ean martxan jarri zen tonbolan boletoak erosiz parte hartu duten azpeitiar eta bisitariak; eskerrik beroenak, guztioi.

Hasieran agindu bezala, azken zozketa eginez itxi ditu ateak Uztarriaren tonbolak. Aurten bi sari zozketatu dira. Hona hemen, saritutako zenbakiak eta bakoitzari dagokion saria:

  • 6201: Netbook erako ordenagailu eramangarria, Ukabiren eskutik.
  • 1823: 2 lagunentzako asteburua, Eroski Bidaiak-en eskutik.

Epeak eta ordezko zenbakiak

Zenbaki horien jabeek irailaren 2tik 16ra arteko epea izango dute sariak jasotzeko. Horretarako, Uztarriaren egoitzatik pasatu behar dute (Perez Arregi plaza, 1 behea).
 
Epe horren barruan goiko zenbakiak agertzen ez badira, ordezkoak ere izendatu ditu ja Uztarriak azken zozketan. Hauek dira ordezko zenbakiak: 4812 (ordenagailuarentzako)) eta 5265 (asteburuarentzako). Zenbaki horiek irailaren 16tik 30era izango lukete balioa, beti ere goikoen jabeak aurrez agertuko ez balira.
 

Opariak jasotzeko

Azken zozketako zenbakien jabeek bezala, Uztarriaren tonbolan saridun boletoa tokatu baina oraindik sariak jasotzeko daudenek ere, hala nahi izanez gero, irailean izango dute sariaren bila joateko aukera, Uztarriaren egoitzara.

Izan ere, abuztuan Uztarriak oporrak hartu ditu.