Sei ikastaro berri eskainiko ditu Kirol Patronatuak irailetik aurrera

Uztarria.eus 2013ko uzt. 29a, 19:36

Zumba, cycling, abdominal hipopresiboak, material ezegonkorrekin ariketak, aquafitness eta igeriketako teknifikazioa dira eman asmo dituztenak. Izen-ematea abuztuaren 16tik aurrera egin ahal izango da, igerilekuan.

Udaleko Kirol Patronatua udazkenean abiatuko duen ikasturte berria prestatzen hasia da. Ohiko ikastaroekin batera, irailetik aurrera jarduera berriak emateko asmoa ere badute.

Hain zuzen ere, sei ikastaro berri izango dituzte aukeran udal kirol zerbitzuen erabiltzaileek: umba, cycling, abdominal hipopresiboak, material ezegonkorrekin ariketak, aquafitness eta igeriketako teknifikazioa.

Ikastaro horien egutegi, ordutegi eta gainerako xehetasunen berri kiroldegian edota igerilekuan eskatu daitezke. Izen-ematea, berriz, abuztuaren 16tik aurrera egin ahal izango da, igerilekuan.

Zumba ikastaroari dagokionez, iraileko lehenenengo bi asteetan ate irekiak izango dituela aurreratu dute.